martes, 28 de mayo de 2019

Gelako lorategia!

Zenbat disfrutatzen dugun eskolako baratzean. Loreekin, lurrarekin, landare eta haziekin esperimentatzea gustuko dugu eta horregatik gelan lorategi txiki bat antolatu dugu. Begira ze polita!!!
¡Nos encanta trabajar en la huerta de la escuela! Por eso, la semana pasada montamos un pequeño jardin dentro del aula. ¡Qué bonito nos ha quedado!

martes, 21 de mayo de 2019

Baratxuriak!!!

Blog honetan erakutsi genizuen duela hilabete batzuk baratzarekin izan genuen lehen hartu emana. Bertan, baratxuriak edo berakatzak jarri genituen eta tarteka-tarteka berauek zaintzera ere joan gara. Aste honetan baratzera bisita egin eta... A ze sorpresa!!! Gure baratxuriak handi-handiak daude. ¡Mirad cómo han crecido los ajos que pusimos hace meses en la huerta!

martes, 14 de mayo de 2019

Txokolatearekin esperimentatzen!!!

Gaur esperimentazio-saio polit bat egin dugu. Txokolatearekin esperimentatu eta zentzumenak esnatzen ibili gara... Hoy hemos realizado una bonita sesión de experimentación.

jueves, 9 de mayo de 2019

Psikomotrizitatean!

Psikomotrizitate-saioen onurak ugariak dira. Garapen kognitibo, motorrean, afektiboan zein sozialean lagunduz, haurrak bere garapen osoa lortzen du. Ondoren, psikomotrizitate-saio baten bideo txiki bat bidaltzen dizuegu. Las sesiones de psicomotricidad ayudan en el desarrollo cognitivo, motor, afectivo o social. A continuación os mostramos un pequeño vídeo.

viernes, 3 de mayo de 2019

Zorionak Mari Sol!!!

Zenbat gustatzen zaigun familiak eskolan sartu eta gurekin egunerokotasuna konpartitzea. Gaur, Julenen amamaren urtebetetzea da eta gurekin ospatu nahi izan du egun  handi hau. 
Eskerrik asko Mari Sol!!!

Gogoratu gure gelako ateak irekita daudela eta guztiok gonbidatuta zaudetela gurekin momentu desberdinak konpartitzera.  Animatu!!!

Nos encanta que las familias entréis en el aula y compartáis con nosotr@s el día a día. Hoy, es el cumpleaños de la amama de Julen y ha querido celebrarlo con tod@s nosotr@s. Eskerrik asko Mari Sol!!!
¡Animaros a compartir con nosotr@s diferentes momentos!







Oporrak ate joka!


Gaur lagun gutxi bildu gara eskolan, lagun asko oporretara joanak daude eta beste batzuk familiekin gelditu dira etxean.
Oporretan indarberritu eta maiatzean ikasturteko azken txanpari ekingo diogu gogo handiz!!!

Estamos a las puertas de vacaciones y hoy nos hemos juntado poquit@s amig@s en la escuela. Vamos a coger fuerzas en vacaciones para trabajar con ganas en la recta final del curso.