lunes, 24 de junio de 2019

Agur, gure altxor txikiak!!!

Kaixo familiak, Hemen gaude, Maria eta Josune, ordenagailuaren aurrean eta blogean zintzilikatuko ditugun azken argazkien aurrean. Argazkiekin batera, ikasturtean bizitako hainbat kontu etortzen zaizkigu burura, hasierako negar eta ezinegonak, tarteka izandako haserrealditxoak, haurren okurrentziekin bota ditugun barreak, eskaini eta jasotako maitasuna... Gure amantaletan eramango ditugu oroitzapen, muki, besarkada, muxu... Familiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Eskerrak gure lanean sinisteagatik, zuen konfiantzagatik, zuen parte hartzeagatik eta batez ere eskerrak zuen altxor txiki horiek gure eskuetan jarri eta gure egitekoan izan duzuen sinismen eta konfiantzagatik. Altxor txiki horiek guztiak, gure altxor txiki ere bihurtu dira elkarrekin pasatako denbora guzti honetan. Eta nola ez, eskerrik asko gure kuadrila osoari: Aritz, Aimar, Victoria, Cristian, Sofía, Íñigo, Noel, Marwa, Gonzalo, Salmane, Ilyas, Moad, Iciar, Odei eta Julen. Ondo pasa merezitako oporrak!!!
Kaixo familiak, Hoy, delante del ordenador estamos subiendo las últimas fotos al blog. Con dichas fotos, nos vienen a la mente muchas vivencias de este curso, los lloros y sollozos de principios de curso, los pequeños enfados, las risas y sobre todo el inmenso cariño que hemos dado y recibido. Nuestras batas terminan el curso cargadas de mocos, lloros, abrazos, cariño, besos... Queremos aprovechar estas líneas para dar las gracias a las familias. Gracias por creer en nuestro trabajo, gracias por vuestra confianza, gracias por vuestra participación e implicación y sobre todo gracias por dejar en nuestras manos vuestros pequeños tesoros. Pequeños tesoros, que hoy, también son un poco nuestros. Y cómo no, gracias a toda nuestra cuadrilla: Aritz, Aimar, Victoria, Cristian, Sofia, Íñigo, Noel, Marwa, Gonzalo, Salmane, Ilyas, Moad, Iciar, Odei y Julen. ¡Pasad un buen verano!

3 comentarios:

  1. Maria eta Josune, Josune eta Maria, gure andereño maittiak, mila esker zuei ikasturtean zehar sekulako lana egin duzuelako gure seme-alabekin, txapo zuentzat!! benetan eskertzen dizuegu beren hezkuntzan parte artzeagatik. bihotz-bihotzez zorte on izan dezazuela eta segui horrela. zuen lana ederra da oso. ikusi arte!!

    ResponderEliminar